Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi hilabete luzeren ondoren, ia bereak egin du Bi Aizpe eskuz binakako txapelketaren 6. edizioak. Irailean hasita, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako 92 bikote lehiatu dira Irurtzungo txapelketa entzutetsuan, kadete, gazte eta 22 urtez beherakoen kategorian. Baina txapelketa itxi aurretik, onena geratzen da: Final handiak. Txapelketaren oihartzunaren isla izanen dira finala ere, Euskal Herriko osoko pilotariak ariko baitira zein baino zein. Eta, horien artean, Sakanak ordezkari bikainak izanen ditu:Kadetetan, Etxarri Aranazko Ijurra eta Lasa Burlatako Arrizabalaga eta Bernaberen aurka lehiatuko dira. Gazteen kategorian, Irurtzungo kluben arteko lehiarekin gozatu ahal izanen da: Irurtzungo Etxeberria eta Pazos Bi Aizpeko Barberena eta Arañaren aurka ariko dira, zein baino zein. Amaitzeko, 22 urtez beherakoen finala Lizarrako Maestrasalas eta Iriarte eta Beasaingo Goikoetxea eta Mendiaren artean erabakiko da. Bihar jokatuko dira 3 finalak, Irurtzungo pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.