Joan dira San Martinak

Guaixe 2008ko azaroaren 12a

Herriko patroiaren omenezko festak joan dira. Asteartean izan zuten egun handia irurtzundarrek. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, erraldoi eta buruhandien konpartsak ez zuen hutsik egin urteko  azken hitzorduan. Gaita doinuekin batera herria alaitzeaz gain txikienei korrika eginarazi zieten. Astearte eguerdian jubilatu elkartean 60 irurtzundar bildu ziren mahaiaren inguruan. Txikienendako gozagarriak ere ez ziren falta izan arratsaldean. Mus txapelketaSan Martinetan Iratxo elkartean ohikoa den mus txapelketa jokatu zen. Urtetik urtera gero eta harrera hobea duen txapelketa da eta gazteak ere animatzen hasiak dira. Aurten 29 bikotek parte hartu zuten. Guztietan onenak Alex eta Jose izan ziren, finalean Inda eta Eduardo menperatu eta gero. Kontsolazioko finalean Lourdesek eta Terek Rakel eta Luisi irabazi zieten. Aurreneko bikoteak urdaiazpiko bana eskuratu zuten. 2. eta 3. postuetan gelditu zirenek gazta bana jaso zuten eta laugarren sailkatu zen bikotearendako ardo botila bana izan zen. Bestelako eguraldia egin zuen igandean eta jendea poliki bildu zen Bi Aizpe pilotalekuan zegoen artisau azokan. 23 artisau postuez gain, tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten haurrek.