Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan Erga Larreak elkarteak San Martingo gozogintza lehiaketa antolatu zuen. Astelehenean zazpi emakumek aurkeztu zituzten postreak lehiaketara. Iazko kopuru bera eta, iaz bezala, lehiakide guztiak emakumeak izan ziren. Tebe Legarrak, Carlos Perezek eta Amalia Garziak osatu zuten epaimahaia. Zazpi gozoak dastatzerakoan elaborazioa, presentzia eta gustua izan zituzten kontuan. Hirukotearendako Petri Legarrak prestatutako San Martin tarta izan zen gozorik onena eta sari gisa frijigailu bat eskuratu zuen. Bigarren postuan Maite Garzia eta bere gazta tarta gelditu ziren. Kafe-ontzi expresa izan zen bere saria. Biek ere iazko postua errepikatu zuten. Antolakuntzak aurten ez du hirugarren saririk eman. Sariketaren ondoren Erga Larreak elkartean bildu ziren guztiak lehiaketara aurkeztutako gozoak dastatzeko aukera izan zuten. Hura laguntzeko elkarteak bildutakoei moskatela eta bestelakoak eskaini zizkien.