Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo San Martinetan jokatu ziren Irurtzungo Bi Aizpe pilota taldeak antolatutako VI. Bi Aizpe Pilota Txapelketako finalak. Binakako txapelketa izan da Bi Aizpek antolatutakoa, eta irailaren hasieratik larunbatera bitartean Hego Euskal Herriko 92 bikote aritu dira lehian, kadete, gazte eta 22 urtez azpiko mailatan. Final ederretaz gozatzeko aukera izan zen larunbatean Irurtzungo pilotalekuan. Kadete mailan, Ijurra eta Lasa etxarriarrek 22-17 hartu zituzten menpean Arrizabalaga eta Bernabé burlatarrak. Partida lehiatua izan zen. Gazteen mailan Irurtzun taldeko Etxeberria eta Pazos lakuntzarrek jantzi zuten txapela, Bi Aizpeko Barberenari eta Arañari 22-9 irabazi eta gero. Eta 22 urtez azpikoen final handian, Lizarrako Maestresalasek eta Iriartek 22 -11 hartu zituzten menpean Beasaingo Goikoetxea eta Mendia.