Astelehenean batzartuko dira Master Cadenako zuzendaritza eta langileak

Guaixe 2008ko azaroaren 14a

Atzokoan bildu ziren Madrilen Master Caddenako langileen ordezkariak eta enpresako zuzendaritza. Taldeko arduradunek langileen ordezkariei enpresaren egoeraren inguruko txosten zabala eman zieten langileen ordezkariei. Haiek txostena asteburuan aztertuko dute. Aldeak, berriro, astelehenean batzartuko dira Madrilen. Jakina denez, Master Cadenako akziodun nagusiak enplegu-erregulazio dosierra aurkeztu zuen. Aurrera eginez gero elektratresna salmenta kateko 700 langile kalean bukatuko lukete. Haien ordezkariek, gutxienez, kaleratze baldintzak hobetzea nahi dute, enpresak legeak agintzen duen gutxienekoa eskaini baitie.