Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan batzartu ziren Madrilen Master Cadenako langileen ordezkariak eta enpresako zuzendaritza. Enplegu-erregulazio dosierra aurkeztu du enpresako akziodun nagusiak eta 700 langile kaleratzea aurreikusten du. Horien artean Irurtzungo biltegian lan egiten duten 28ak. Atzoko bilkura kaleratze baldintzen inguruko adostasunik gabe bukatu zen. Enpresak langileei eskaintza hau egin zien: lan egindako urte bakoitzeko 22 eguneko soldata, lehen baino bi gehiago, eta bi hilabeteko soldata. Langileek ordezkariek, berriz, bere eskaera pixka bat jaitsi zuten: lan egindako urte bakoitzeko 35 eguneko soldata, bost egun gutxiago, eta 15 hilabeteko soldata, guztia aldi berean kobratzekoa. Esan bezala, ez zen aldeen arteko adostasunik izan eta ostegunerako hitzartu dute beste bilera bat.