Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako I. Mendi Martxa Luzeen Zirkuituko bukaerako festa ospatuko da bihar, ostiralean, arratsalde-gau partean, Irurtzungo Iratxo mendi elkartean. Nafarroako Mendi Federazioarekin batera Iratxo elkartea izan da Nafarroako I. Mendi Martxa Luzeen Zirkuituko antolatzailea. Biharko bukaera festan aipatu zirkuituak zituen zazpi probetatik gutxienik lau osatu dituzten 37 mendizaleei diploma emango zaie. Ez da txalaparta emanaldirik eta mendi proiekziorik faltako, eta 21:30ean afaria antolatu dute Iratxo elkartean. Nafarroako I. Mendi Martxa Luzeen Zirkuituak zazpi proba izan ditu aurten, eta guztira 2.657 mendizaleek hartu dute parte. Altsasuko mendi martxa 169 mendizalek osatu zuten, Ameskoakoa 150 mendizaleek, Irurtzungo Hiru Baselizen ibilaldia 1.006 pertsonek - probaren parte hartze errekorra gainditu zen - , Tafallakoa 191 lagunek, Arantzakoa 501 pertsonek, Baztangoa 265 mendigoizaleek eta Lesakakoa 375ek.