Mintzakiderekin, euskaraz barra-barra

Guaixe 2008ko azaroaren 20a

Euskaraz hitz egiten askatu edo trebatu nahi dutenak eta euskaraz dakien batekin biltzen ditu Mintzakidek. Taldetxo horietan, astean ordu batez, euskaraz hizketatzea da egitasmoaren oinarria eta horretan hasi dira Irurtzunen dagoeneko. Mintzakide egitasmoa martxan da bigarren urtez. Aurrekoan aurkeztu zuten. Hamazazpi lagunek eman dute izena eta hiru talde sortu dira. Astearte eta asteazkenetan Iratxo elkartean biltzen dira bi talde. Hirugarrenaren hitzordua larunbatetan da, Pikuxarren. Mintzakiden parte hartu nahi duenak edo informazioa jaso nahi duenak 948 468 258 telefonora hots egin dezake. Bestela, sakana_mintza@aek.org helbidera jo dezake.