Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo areto futboleko taldeak partidu erabakigarria du gaur, iluntzeko 20:30ean. 13 punturekin 7. postuan dagoen Peinsa Cartagena hartuko du etxean, Iruñeko Unibertsitateko Pabilioian. Sailkapen nagusiko azken postuetatik urrunduko bada, MRAk behar beharrezkoa du azken partidetako akatsak zuzentzea: defentsako hutsak ekidin eta erasoan fintzea. Partidu erabakigarri honi Javi Eseberri eta Pablo gabe egin beharko dio aurre, biak ere lesionaturik baitaude.