Euskal ekitaldiek badute oraindik zer eskaini

Guaixe 2008ko abenduaren 11

Aizpea Euskara Taldeak antolatutako Euskal ekitaldiek hasiera ederra izan zuten eta martxa jorretan jarraituko dute. Ostiralean bertan, 20.00etan, kultur etxean Aritza Bergarak hitzaldia eskainiko du. Bere liburu batzuetan oinarrituta sortu zituen Orritzek pertsonai mitologikoen panpinak eta haiei buruz arituko da hizketan Aritza. Larunbatean, berriz, Irurtzundik Barakaldora autobusa joanen da. Kontseiluak antolatu duen Euskaraz Bai ekitaldian parte hartuko dute bidaiari irurtzundarrek. Jaialdi horrekin Euskara Erakundeen Kontseiluak 10. urteurrena ospatzeaz gain, oraindik ere euskaraz normaltasunez bizitzeko lanean jarraitzeko gonbitea eginen du.Horrekin lotuta Aizpea Euskara Taldeak Irurtzunera ekarriko du Kontseiluak prestatutako Euskaraz Bai erakusketa. Heldu den asteazken eta ostegunean  abenduaren udaletxeko Batzar Aretoan ikusgai izanen da, 18:00etatik 20:00etara. Panel eta ordenagailu bidez prestatutako proiekzioen bidez 10 urte hauetan Kontseiluak egindako lana eta euskararen egoerari buruzko datuak ezagutzeko aukera izanen da.GehiagoAbendu guztia hartzen dute Euskal Ekitaldiek eta, beraz, oraindik ere bada eskaintza nahikoa. Hala, nahi duten guztiek asteartera arteko epea dute Euskararekin Txapeldun jokoan parte hartzeko. Aizpeak proposatutako galdera sorta egoki erantzun eta erantzunak Iratxo elkartean eta Pikuxarren jarri diren kutxatxoetan eman. Parte-hartzaileen artean eguberrietako saski ederra zozketatuko da. Euskal ekitaldien barruan ere ez da bertso afaririk falta. Abenduaren 20an izanen da eta Julen Zelaieta eta Beñat Gaztelumendi kantuan entzun nahi dituenak txartelak eskuratzeko mugitu beharko du. Antzeko oharra blog bat nola egiten den ikasi nahi duten guztiendako, lehenbailehen izena eman.Orain artekoaAizpearen abenduko programazioa zabaltzeko klasikoa bihurtu den emanaldi bat izan zen: Pirritx,Porrotx eta Mari Motots pailazoak. Piratak ikuskizun berriak 1.400 bat pertsonen interesa erakarri zuen, kiroldegia txiki utziz. Bestalde, larunbatean 30 lagun Zumaiarako bidea hartu zuten. Herria eta bere historia euripean ezagutu ondoren talasoterapiaz gozatzeko aukera izan zuten.