Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako asanbaldak eta Itxipuru taldeak, aurten ere, kontsumismoaren kontrako mezua zabaldu duen kanpaina garatzen ari dira. Azaroko azken ostirala mundu mailan Erosketa Gabeko Eguna dela baliatuz antolatu dute kanpaina. Antolatutako ekitaldien bidez, antolatzaileek "mundu osoan eramaten den produkzio, banaketa eta erosketa politikoaren hausnarketa" bulkatu nahi dute, "gizarteak egiten dugun kontsumismoaz ohartzeko balio" dezan. AHTren aurkako asanblada eta Itxipuru salatu dutenez "gaur egungo politika komertzialak enpresa handiei eman die boterea, horrek ondorio txarrak ekarri ditu, batik bat gizarteak erabiltzen dituen oinarrizko produktuen jabe egin dituztelako".Kanpainaren barruan publizitateari buruzko erakusketa jarri dute ikusgai Iratxo, Moncloa, Pikuxar, Larrazpi eta Osasun Etxean. Haren edukiak ezagutu dituztenak hilaren 21era arteko epea dute. Horrekin batera, The yes men filma emanen dute igandean, 18:30ean Pikuxarren.