Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 30ean supermotardeko 3 orduko erresistentzia probako bigarren edizioa jokatu zen Teruelgo Alcañizen. 20 taldek parte hartu zuten, tartean Juan Mari Olias irurtzundarrak Igor Amado gipuzkoarrarekin osatutakoak. Irurtzungo Moto Club Pistones taldearen asistentzia izan zuen taldeak. Pilotu bakoitzak 45 minutuko bi errelebo egin zituen. Olias eta Amadok 3 orduko erresistentzia proba irabazi zuten, sailkatutako bigarrenei ia hiru bueltako abantaila atereaz. Bi trofeo jaso zituzten, bata proba irabazteagatik, eta bestea, bi pilotuak motor berberarekin aritzeagatik.