Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunek arlo guztietan dituen baliabide eta beharren diagnosia eginen da hurrengo hilabeteetan. Herriaren argazki bat atera nahi da modu parte-hartzailean, zer dagoen, irurtzundarrek nola hautematen duten eta baloratzen duten errealitate hori eta zein lehentasun edo esku-hartze aurreikusten diren zehaztu nahi da. Hori guztia ahalik eta irurtzundar gehienen parte-hartzearekin egin nahi da. Orain arte osasun, kirol, kultur, gizarte zerbitzu eta eskolako ordezkariekin bildu dira. Baita herri-erakundeetako kideekin eta udalean ordezkaritza duten hiru alderdietako kideekin ere. Horien guztien ekarpenekin Irurtzunen "lehen irudi bat" lortu da. Gaurko bileran "lehen irudi" hori aurkeztuko da eta bildutako guztiek egindako ekarpen eta zuzenketekin "gehiago" zehaztuko da Irurtzuni buruzko irudi hori. Talde txikitan bilduz eginen da. Parte hartze diagnosiaz arduratzen direnek herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera. Bilkurak ere balioko du aurtengo lan ildoak zehazteko. Baita diagnosiaren hurrengo fasea bideratzeko, asmoa baita erakundeetan ez dauden ahalik eta irurtzundar gehienekin biltzea. Irurtzungo argazkia irailerako despeditu nahi dute. Bilera, esan bezala, gaur izanen da, 19:00etan kultur etxean. Argazkiko "elementuak"Irurtzuni buruzko diagnosia egiterakoan atera diren elementuen artean daude, besteak beste: ingurune fisikoa, biztanleria, gizarte-ehuna, baliabidea, zerbitzuak , ekipamenduak, egitura urbanistikoa, etxebizitza eta ehun sozio-ekonomikoa.