Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean 24 irurtzunarrek parte hartu zuten parte hartze diagnosiaren bilera irekian. Herriko teknikari, erakunde eta alderdietako ordezkarien ekarpenekin osatutako "lehen zirriborroa" ezagutzeko aukera izan zuten guztiek ere ostiralean. Baina tailerra ez zen horretara mugatu. Bildutako 24 pertsonek Irurtzunen nola hautematen duten eta baloratzen duten errealitate hori, eta zein lehentasun aurreikusten dituzten zehaztu zituzten. Horretarako makina bat ekarpen egin zituzten. Guztiak ere parte hartze diagnosia lantzen duen taldea lantzen ari da orain. Jendea gogotsu aritu zen. Horren adierazle da tailerra despeditzeko izan zen otamen txikian oraindik ere herriari buruzko hainbat gai atera zirela.