Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak munduko dokumentalik onenak biltzen ditu urtero Iruñean. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak antolatuta, otsailaren 13tik 21era bitartean jokatuko da jaialdiaren 5. edizioa. Fikziozkoak ez diren denetariko ikus-entzunezkoak sartzen dira lehian: egile-dokumentalak, sormen dokumentalak, dokumental esperimentala edo egunkari-zenema.603 lanen artean aukeratuta, 13 luze eta 13 laburmetraia lehiatuko dira Punto de Vistako sekzio ofizialean. Jaialdiak ia 25.000 € banatuko ditu dokumental onenen artean. Iazko Jaialdiaren irabazleak IrurtzunenIruñeko urteroko hitzordua baliatuta, Irurtzungo kultur etxean 2008ko edizioko lanik onenak proiektatuko dira. Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Must read after my death (Irakurri ni hil ondoren) ikusi ahal izenen da gaur, ostegunean, 20:00etatik aurrera. Bihar, berriz, saio bikoitzarekin gozatu ahal izanen da. Laburmetrai Onenaren Saria jaso zuen 52 procent (Ehuneko 52) eta Zuzendari Onenarendako Jean Vigo Saria jaso zuen Tsu no sumika (Bere bihotzeko etxe zaharra) ikusi ahal izanen ditugu, 20:00etatik aurrera. Sinopsiak:Must read after my death (Irakurri ni hil ondoren)Espainia, AEB, 2007. Zuzendaria: Morgan Dews. Iraupena: 72 minutu. Epaimahaiaren Aipamen Berezia.Familia arrunta da. Aita saltzailea, ama maitakorra eta seme-alaba bihurriak, baina txintxoak. Familia arrunta, beraz. Bere oroitzapenekin, bere argazkiekin, etxeko grabazioekin. Familia arrunta? Kutxa batek eta amak sinatutako oharrak agerian utziko dute familia arruntaren alderik ilunena. 52 procent (Ehuneko 52)Polonia, 2007. Zuzendaria: Rafal Skalski. Iraupena: 20 minutu. Laburmetrai Onenaren Saria.Portzentaje batek Allaren bizia baldintzatu dezake: % 52k, hau da, bere gorputzaren proportzioak neurtzen dituen ratioak eta bere ametsa lortzea eragotzi diezaiokeenak. Allak dantzari izan nahi baitu. Allak akademiarik onenean sartu nahi baitu. Allak egunez eta gauez entseatzen duelako, inguruan biziak aurrera jarraitzen duen bitartean. Eta berak bere bizia baldintzatuko duen zifran baino ez du pentsatzen, % 52-an. Tsu no sumika (Bere bihotzeko etxe zaharra)Japonia, 2006. Zuzendaria: Tatsuya Yamamoto. Iraupena: 80 minutu. Zuzendari Onenarendako Jean Vigo Saria. Uda etorri eta joan zen. Etorri eta joan zen, etorri eta joan zen. Uda hau, ordea, ezberdina izanen da Matsu Yamamotorendako: bizi osoan bizileku izan duen etxea eraitsi egin behar dute. Bere laurogeita hamar urtetan, ezerezetik hasi beharko du beste leku batean, beste bizitza batekin, beste uda batzuen zain.