Aizpeak gaur aurkeztuko du herriko agerkari digitala

Guaixe 2009ko otsailaren 20a

Gaur, 19:30ean kultur etxean izanen den ekitaldi batean, Aizpea Euskara Taldeak Irurtzungo agerkari digitala aurkeztuko du. Euskaltzale irurtzundarrek agerkari digitalaren aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak. Aizpeak, Irurtzungo Euskara Taldeak, blog baten bidez atari bat zabaldu du internet sarean. Talde euskaltzale irurtzundarraren asmoa da interneterako atari horren bidez "Irurtzunen egiten diren ekintza eta berriak euskaraz jasotzea". Dagoeneko blogean zenbait berri irakur daitezke eta zenbait lotura ere baditu. Aurrerantzean, beraz, blogak.com/irurtzuneuskaraz helbidearen bidez Irurtzun eta euskara lotura internet sare guztirako egina geldituko da.