Irurtzun Euskaraz agerkari digitala martxan

Guaixe 2009ko otsailaren 24a

Abendu erdialdetik astero gutxienez berri bat igo badute ere, Aizpea Euskara Taldeko kideek aurreko ostiralean aurkeztu zuten jendaurrean Irurtzun euskaraz, herriko agerkari digitala. Aizpeak hainbat erakunde gonbidatu zituen agerkariaren aurkezpenera. Lauzpabost erakundeko ordezkarirekin batera, Aizpeako bazkideak ere izan ziren aurkezpenean, dozena bat pertsona baino gehiago bilduz kultur etxean. Blog irurtzundarraren helburua da "herrian egiten diren ekintza eta berriak euskaraz jasotzea". Aurkezpenarekin Aizpea Euskara Taldeak Irurtzun euskaraz agerkaria ezagutzera eman nahi zuen. Aldi berean, Aizpeak herriko taldeak parte hartzera animatu ditu, "sare bat osatuz haien gauzatxoekin agerkaria edukiz osatzeko". Hasieran Irurtzungo euskaltzaleek agerkariaren ardura hartu badute ere, "beste talde batzuk horretan sartzea" nahi lukete. Agerkarian inork zerbait publikatu nahiko balu Aizpeako kideekin harremanetan jartzea besterik ez du. Bestela, irurtzuneuskaraz@yahoo.es posta helbidera mezua bidali dezake mezua.