Irurtzungo Shotokan taldekoak ongi Nafarroako txapelketan

Guaixe 2009ko otsailaren 25a

Asteburuan Nafarroako Karate Txapelketa eta Nafar Kirol Jolasen jardunaldia jokatu zen Villafrancan. Guztira Nafarroako 8 klubetako 27 karateka aritu ziren lehian, tartean Irurtzungo Shotokan karate taldeko zenbait karateka. Nesken kumite mailan, 50 kilo baino gehiagoko mailan Shotokan taldeko Paula Larraioz bigarrena sailkatu zen, Lodosako Nadia Lopezen atzetik, eta mutilen kumite mailan, 55 kilo baino gehiagotan, Shotokaneko Joaquin Noccolai bigarrena izan zen, Jumabi Taisho taldeko Arkaitz Hernanen atzetik. 75 kiloko gizonezkoen kumite mailan Shotokaneko Mikel Aizpun arruazuarra ere bigarren onena izan zen, Bonafau I. taldeko Axier Ausejoren atzetik.