Hurrengo geltokia: Memoria parkea

Guaixe 2009ko otsailaren 27a

Dagoeneko 41 irurtzundarrek onartu dute udalaren gonbitea eta etzi, 9:00etan, autobusa hartuta Sartagudako bidean jarriko dira. Beste hainbat haien autoetan joanen dira ziurrenik. Irurtzundarrek  Sartagudako alkate Jose Ramon Martinezen eta eta Juan Carlos Espinosaren ahotik parkeari buruzko makina bat argibide jasoko dituzte, haiek izanen baitira parke berezi horretara egindako bisitako gidariak. Inork joan nahi badu, gaur oraindik izena emateko aukera du. Udaletxera jo eta izena ematea besterik ez du. Bazkarirako erreserba egin nahi duenak udaletxetik pasa beharko du. ParkeaIrurtzungo Udalak Espainiako gerra zibilarekin zerikusia zuten jarduerak antolatzeko konpromisoa hartu zuen. Azken hori otsailean bete du. Horrekin batera, Alargunen Herria Elkarteari eta Nafarroako fusilatuen elkarteari 1.400 euroko diru-laguntza eman die Sartagudako Memoriaren parkea egitasmoa aurrera eramateko. Parkea Espainiako gerra zibil garaian  fusilatu eta kaltetutakoen omenezko oroigarria da. Baina, aldi berean, "errepikatu ezin daitekeen garai dramatikoa, irrazional batean gertatutakoa oroimenean mantentzeko" bidea eman nahi du. Elkarte sustatzaileek Sartagudan, alargunen herrian, "duintasunerako, memoria historikorako parke bat" eraiki nahi izan dute.Sartagudakoa 6.000 metro karratuko parkea da. Eskultura eta idazleen idatziekin batera, zazpi metroko luzeradun horma batek gerrakoan fusilatutako 3.000 nafarren izenak jasotzen ditu.BalorazioaTxiki Iriarte alkateak jakinarazi digunez, memoria historikoaren inguruan antolatutako zikloaren "balorazio positiboa" egin du udalak. Iragarritako ekitaldietan "batez beste 30 eta 40 pertsona artean" izan direla jakinarazi digu alkateak. Aldi berean, nabarmendu du "kalitatezko" saioak eta parte hartzea izan direla.