Markina izanen du arerio Irurtzunek

Guaixe 2009ko otsailaren 27a

VI. Berria Txapelketako lehenengo kanporaketan Txukun Lakua irabazi eta gero, bigarren kanporaketan Markina taldea du zain Irurtzunek. Gogoratu behar da Txukun Lakuaren kontra nahi baino gehiago sufrituta irabazi zutela irurtzundarrek, eta hortaz, Markinaren kontra hobeto aritu beharko dira, txapelketan aurrera egin nahi badute behintzat. Markina eta Irurtzunen kontrako lehia gaur jokatuko da, otsailaren 27an. Irurtzungo taldeari dagokionez, kadeteetan Idoate II.a eta Beraza izango dira ordezkariak, gazteetan Ansotegi eta Zabaleta eta nagusietan Ollo eta Otxotorena. Kalitate handiko pilotariak guztiak, ea euren benetako maila eman eta Markinako ordezkarien aurrean gailentzen diren. Nolanahi ere Markinak pilotari bikainak dauzka eta oso lehia borrokatu eta paretsuak espero dira.