Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Emakumeen Taldeak, Kultur Kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren laguntzaz, emakumearen egunaren inguruan egitarau zabala prestatu du. Egitaraua gaur bertan abiatuko da. Gonbite batekin abiatu ere. Jardunaldien antolatzaileek astelehenero, 20:00etan, Iruñeko Gaztelu Plazan izaten den Astelehen Lilak elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte irurtzundarrak. Ordu laurden irauten duten kontzentrazio horietan sexu-indarkeria eta emakumeen hilketak gaitzetsi eta babesa eta prebentzioaren aldeko aldarrikapena egiten da. Iruñera joateko hitzordua 19:00etan jarri dute, Irurtzungo plazan. Emakumeari buruzko XVI. Jardunaldien hurrengo hitzordua ostegunean izanen da. Mari Carmen Lopezek Los timos y engaños más comunes izeneko hitzaldia eskainiko du San Martín jubilatuen elkartean. 17:30ean izanen da. Jardunaldien egitarauak, bestalde, martxoaren 15era arte iraunen du.