Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Antzerki Tailerrak Vaya orquesta del demonio antzezlana estreinatuko du asteburuan Irurtzungo kultur etxean. Hirugarren urtez jarraian, Angel Sagüesek gidatu du antzerki tailerra. Bera da, hain zuzen, asteburuan taularatuko den antzezlanaren zuzendaria eta dramaturgia arduraduna. Guztira lau emanaldi eskainiko dira: ostiralean bi eta larunbatean eta igandean bana. Gerraosteko emakumeen arimakVaya orquesta del demonio antzezlanak gerraosteko garai gogorretara garamatza. Bizirik irauteko musika jotzen zuen emakume taldea da protagonista. Ilargi beteko gauetan, haren argi hotzaren bidez ikus daitezke emakume horien arimak. Mundu irreal batean galdurik, musika tresnak nola jotzen diren ahaztu dute. Baina, hala ere, inoiz baino ederragoa da musika hori. Heriotzaren misterioan harrapaturik, inbidia, frustrazio, amodio eta herio zeremonialak errepikatuko dituzte maiz. Etsita daude, heriotzarik gabeko bizi horretatik edo, hobe esanda, bizirik gabeko heriotza horretatik atera ezinik. 8 urteko taldeaKultur Kontseiluak antolatuta, zortzi urte egin ditu Irurtzungo Antzerki Tailerrak. Asun Abaden zuzendaritzapena aritu ziren lehen bost urtetan. Azken hiru urtetan, berriz, Angel Sagüesek hartu du Irurtzungo taldearen ardura. Badira taldean hasiera-hasieratik daudenak. Beste batzuk, berriz, urtetik urtera egitasmora batu dira. Egun, 11 lagunek osatzen dute taldea, "aurten ere gehienak emakumeak" diote. Antzerki Tailerrak aipamen berezia egin die taldean sartu berri diren lagunei: Maite Ruiz de Larramendiri, Mar Gonzalezi eta Andoni Ruizi. Lau emanaldi eta ondorengoakIrurtzungo Antzerki Taldearen ibilbidea luzea bezain arrakastatsua da. Horregatik, ikusleen ikusmira ase nahian, lau emanaldi eskainiko dituzte Irurtzungo kultur etxean. Saio bikoitza izanen da gaur, 20:00etan lehena eta 22:30ean bigarrena. Bihar, larunbatean, 21:00etan izanen da emanaldia. Azkenik, igandean, 19:00etan igoko dira oholtza gainera. Dagoeneko sarrerak salgai daude Irurtzungo udaletxean eta kultur etxean, 3 eurotan. Norbait, sarrerarik geratuko balitz, ez dadila larritu, Irurtzungo Antzerki Tailerraz gozatzeko aukera gehiago izanen ditugu eta. Urrutira joan gabe, datorren astean, martxoaren 14an, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen ditugu. Vaya orquesta del demonioAntzezleak: Pakita Arruabarrena, Mª Eugenia Barroso, Maria Esparza, Txeli Garcia, Tere Otxoa, Genma Matxain, Maite Ruiz de Larramendi, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi, Ramona Franco, Andoni Ruiz eta Peio Alzueta. Arroparen diseinua: Antzerki TailerraArgiztapena: Angel SagüesKartelaren eta ikus-entzunezkoen diseinua: Xabier UnanuaDramaturgia eta zuzendaritza: Angel SagüesAntolatzaileak: Irurtzungo Antzerki Tailerra eta Irurtzungo Kultur Kontseilua