Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak, otsailaren 24an egindako bilkuran, adostu zuen Nafarroako Gobernuaren azpiegiturak berritzeko lau urteko planera zein lan egitasmo aurkeztu. Erabakia aho batez hartu zen. Irurtzungo Udalak heldu den urtean Artadia eta Ardanzeta kaleen urbanizazioa eta argiteria publikoa berritu nahi luke. Aurreneko lanak 596.600 euroko aurrekontua luke eta, bigarrenak, 71.920 eurokoa. Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoz gero Irurtzungo Udalak 2011. urtean Itxesia kalearen urbanizazio lanak eta argiteri publikoa berrituko lituzke (192.582 eta 33.500 euro). Azkenik, udalak gobernutik diru-laguntza jasoko balu 2012an hilerrian zenbait konponketa lan egitera 49.713 euro bideratuko lituzke. Bestalde, hilerrirako eta tanatoriorako bidea konpontzeko 103.894 euroko aurrekontua osatu nahi luke Irurtzungo Udalak.