Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den astelehenetik hilaren 15era arte haurrak ikastetxeetan aurre-matrikulatzeko epea izanen da. Horren jakitun izanik, Irurtzungo Udalak oharra zabaldu du herritarrek haien seme-alabak D ereduan izena emateko animatzen. Udalak bere oharrean dio D ereduak bermatzen duela soilik euskara eta gaztelania ikastea. Haurrendako bi hizkuntzak ikastea ez duela inolako zailtasunik azpimarratzearekin batera, Irurtzungo udalak gogora ekarri du euskara ikasteak ez duela gaztelania ikastea oztopatzen. Bizitza arruntean eta lan munduan gainontzekoek adina aukera izateko bi hizkuntzak ezagutzea garrantzitsua dela azaldu du Irurtzungo Udalak.