Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irude taldearen Odisea en la granja animazio filma zinemara iritsiko da gaur. Iruñeko Sistema Arte eta Diseinu eskolako 3 D Animazio Masterreko ikasle eta irakasleek osatutako taldea da Irude. Bi sakandarrek parte hartu dute egitasmoan, Urko Mauduit eta Jorge Cordon irurtzundarrek. 3 D animazio filmaIazko uztailean amaitu zuten kurtsoa, baina lanerako gogoekin geratu ziren antza eta ordu libreetan lanean jarraitu dute. Lan horren emaitza da Odisea en la granja film laburra. 3 D CGI (Computer Graphic Imagen) teknikarekin ordenagailuz egindako animazio filma da. Zazpi hilabeteko lanaren ondoren, 5 minutuko filma egin dute. Izan ere, ikaragarrizko lana dute animazio filmek. Granja bateko oilaskoak dira filmeko protagonistak. Umorez beteriko istorioa da, batez ere gazteei zuzendua. Urko Mauduit izan da lanaren zuzendari eta 3 D teknikaria. Jorge Cordon, berriz, soinu eta musikaz arduratu da. Bere lehen talde lanaren ondoren, Irude Koop pozik geratu da egindako lanarekin eta, batez ere, ikasitako guztiarekin.Ekimenak Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren diru laguntza jaso du. Ez da gutxiagorako, Nafarroan ekoiztutako ezaugarri horietako lehen proiektua izan baita.MustutzeaIruñeko Golem Yamaguchi zinemak hartuko du filmaren estreinaldia, gaur, 20:00etan. Filmaren aurkezpen eta guzti, ordu erdi inguruko emisioa izanen da. Sistema eskolan lortu daitezke sarrerak, baita www.renderizarte.net/irude helbidean ere. Estreinaldira joateko modurik ez duenak, aukera berria izanen du martxoaren 23an, 20:00etan, Sakanan bertan, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan. Eta hori hasiera baino ez da Urko Mauduiten hitzetan "edonora joateko prest" daude eta.