Irurtzundarren Vaya orquesta del demonio Altsasura

Guaixe 2009ko martxoaren 13a

Joan zen asteburuan mustu zen Irurtzungo Antzerki Tailerraren azken obra, Vaya orquesta del demonio antzezlana. Leku ederra egin zion Irurtzungo kultur etxeak estreinaldiari: ostiraletik igandera lau emanaldi hartu zituen eta lau saioetan leporaino bete zen eliza zaharra. Irurtzungo Antzerki Tailerrak aurreko urte batzuetan baina gai serioagoa landu du azken antzezlanean, baina, hala ere, ongi pasatu zuten bertan bildu zirenek. Urtetako esperientziaren ondoren oholtza gainean eskarmentua hartuta dute aktoreek eta hori ere agerian geratu zen. Irurtzungo Antzerki Tailerrak ez zituen joan zen asteburuan amaitu lanak. Gaur San Adrianen eskainiko dute haien azken antzezlana. Bihar, berriz, Sakanara itzuliko dira: 20:30ean hasita, Irurtzungo taldeaz gozatzeko aukera izanen dugu Altsasuko Iortia kultur gunean.