Gasolioa lapurtzeagatik atxilotuta

Guaixe 2009ko martxoaren 11

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez igandean Foruzaingoak hiru irurtzundar atxilotu zituen. 19, 22 eta 27 urteko gizon horiei gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta egotzi die Foruzaingoak. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, Barasoaingo gasolindegian aparkatuta zeuden kamioietatik gasolioa lapurtu zuten irurtzundarrek eta gero ihesari eman. Antza, bakarren batzuek ikusi egin zituzten eta Foruzaingoa jakinaren gainean jarri zuten. Foruzainek autoa Ledean gerarazi zuten eta gasolioz betetako hainbat ontzi eta lapurretan erabilitako hainbat tresna opatu zituzten.