20 urte argazkitan

Guaixe 2009ko apirilaren 17a

Ibilbide luzea du Irurtzungo Orritz dantza taldeak. Orain 20 urte sortu zen Arakilgo dantza taldea. Beraz, ospakizunerako arrazoi faltarik ez du Irurtzungo taldeak. Hori dela eta, argazki eta jantzien erakusketa antolatu dute datorren asteko larunbaterako, apirilaren 18rako. Bertan, Orritzen eta aurretik zeuden dantza taldeen argazkiak egonen dira ikusgai, baita taldearen gaur egungo jantziak ere. Dantzen esanahia ikasteko eta oroitzapenak gogora ekartzeko erakusketa ederra izanen da. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara ikusgai egonen da Irurtzungo plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, pilotalekuak hartuko du erakusketa. Orritz dantza taldeak sakandar guztiak gonbidatu ditu erakusketara, bereziki urte hauetan guztietan taldekide izan diren guztiei. Zanko tailerra20 urteko ibilbideak ez ditu nekatu irurtzundarrak eta lanerako prest jarraitzen dute. Maiatza eta ekainerako zanko tailerra antolatu dute. Eguna eta orduak parte hartzaileen eta irakasleen artean adostuko dira. Prezioa 16 eurokoa izanen da. Interesatuek Pikuxar euskal txokoan edo orritz@gmail.com helbidean eman ditzakete izena eta telefonoa, apirilaren 17ra arte.