Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan abiatu zen Frontisek antolatutako Bilbo Hiria 2009 Irekia, lau t´erdian jokatzen ari dena. Larunbatean final zortzirenak jokatu ziren eta Jorge Nagore irurtzundarrak ez zuen aparteko arazorik izan Camarero II.a menpean hartzeko, bi jokoetan nagusituz (10-0 eta 10-4). Sakez min handia egin zuen irurtzundarrak. Aldiz, Jon Gorriti uhartearrak eta Alvaro Gomezek jokatutako partida ikusgarria izan zen, oso lehiatua eta parekoa, azkenera arte erabaki ez zena. Lehenengo jokoa Gomezek irabazi zuen (6-10), baina berdindu egin zuen Gorritik (10-8), eta berdinketa hausteko hirugarren jokoan Alvaro Gomez nagusitu zen (3-5), final laurdenetara sailkatuz. Igandean jokatutako final laurdenetan Jorge Nagorek erraz hartu zuen menpean Altuna, bi jokoetan argi nagusituz (10-1 eta 10-3). Kaiolan bikain moldatzen dela erakutsi zuen Nagorek. Bilbo Hiria Irekiko finalerdiak larunbatean jokatuko dira, hilaren 11n, Bilboko La Esperanza pilotalekuan, 12:00etan. Antxiak Urdaniz izango du arerio, eta Nagorek Alvaro Gomez.