Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak herriko festen egitarauaren azala hautatzeko lehiaketa antolatu du. Aurtengoarekin, 19 urte ditu kartel lehiaketak. Bi kategoria bereizi dituzte: haurrena, 14 urtetik beherakoendako, eta helduena. Hurrenez hurren, 150 eta 400 euro saria jasoko dute irabazleek. Lanak aurkezteko epea irekita dago ekainaren 1era arte. OinarriakIrurtzungo jaietako gaiekin lotura eduki behar du eta argitaratu gabea eta jatorrizkoa izan behar da. Lehiaketara aurkezten diren lanek ezaugarri hauek izan behar dituzte: Helduen mailan, 42 x 60 cm-ko kartulina gainean aurkeztuko da, goitik beherako eran, eta haur modalitatean, 29,5 x 42 cm-ko kartulina gainean (A3). Lanek honako testua izanen dute derrigorrez: "Irurtzungo jaiak. Uztailak 17-22 Julio-2009". Kartelak sinatu gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean ezizena dutela, eta beste kartazal bat erantsiko da egilearen datuekin. Proposamenak Irurtzungo udaletxean aurkeztu behar dira, ekainaren 1eko eguerdiko 14:00ak baino lehen.Irurtzungo Jaien batzordeko kideek eta teknikoek osatuko dute epaimahaia. Honek egoki ikusten badu, saria hutsik utz dezake. Saritutako lanak Irurtzungo Udalaren jabegokoak izatera pasako dira. Udalak horien kopiak egiteko edo haiekin erakusketa egiteko eskubidea izanen du. Saritu gabeko lanak, berriz, lehiakideen eskura egonen dira abuztutik urriaren 30era arte. Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Irurtzungo udaletxean eta kultur etxean eta www.irurtzun.es web orrian.