Irurtzungo 17. Binakako Torneoa

Guaixe 2009ko apirilaren 30a

Martxoaren bukaeratik makina bat klubetako 100 bikote baino gehiago lehiatzen ari dira Irurtzun Pilota Taldeak antolatutako 17. Binakako Torneoan: 20 bikote benjamin mailan, 20 bikote kimuetan, 16 haurretan, 22 kadeteetan eta 24 jubeniletan. Ostiralean aipatu torneoko final aurrekoak jokatuko dira benjamin, kimuen, haurren eta kadeteen mailan, Bi Aizpe pilotalekuan. Goizeko 10:00etan, benjaminetan, Martiarena- Augustok Mata-Espinal izanen dituzte aurkari, kimuetan Beraza-Martijak Ollo-Santesteban, haurretan Iribarria-Iturriagak Lizarraga-Tollar eta kadeteetan Idoate-Berazak Lopez-Artola. 16:30etik aurrera, benjaminetan Apezetxea-Salaberriak Roldan-Barriolari eginen diete aurre, kimuetan Etxeberria-Aiensak Okiñena-Mariezkurrena eta haurretan Espinal-Zamorak Santesteban-Aldutzin.Eta igandean, goizeko 11:00etatik aurrera, Etxarrengo Arnburu pilotalekuak gazte mailako final laurdenetako bi lehia hartuko ditu. Ansotegi eta Lukinek Urbieta eta Iturriaga izanen dituzte arerio, eta Jauregik eta Zabaletak Madariaga eta Lana.