Irurtzungo Binakako Torneoa

Guaixe 2009ko maiatzaren 6a

Aurreko asteburuan Irurtzungo Binakako Txapelketako final erdiak jokatu ziren benjamin, kimuen eta haurren mailan. Gainera, kadete mailako final erdi bat eta gazte mailako final laurdenetako bi partida erabaki ziren.Kadeteetan, Irurtzungo Idoate eta Berazak 22-14 hartu zituzten menpean Lopez eta Artola gipuzkoarrak, finalerako txartela lortuz. Gazte mailako final laurdenetan, Ansotegik eta Lukinek eta Ezkurdiak eta Zabaletak final erdietarako txartela lortu zuten. Finalerdiak maiatzaren 12an jokatuko dira Bi Aizpe pilotalekuan. Ansotegik eta Lukinek Aiestaran eta Araña izanen dituzte aurkari, eta Ezkurdiak eta Zabaletak Oronoz eta Ugalde. Finalak maiatzaren 16an jokatuko dira.