Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Futbol Federazioak 16. Bijoya Trofeoa emango dio MRA Navarra Xota taldeko entrenatzaile Imanol Arregiri, denboraldiko Nafarroako entrenatzaile onenaren saria hain zuzen. Saria ekainaren 15ean jasoko du Arregik. Trofeo honek Irurtzungo teknikoak MRA Navarrarekin egin duen lan handia saritu nahi du. Arregik zortzi denboraldi daramatza Xota taldea entrenatzen eta aurten MRA play off-etara sailkatzea lortu du. Arregi oso eskertuta dago trofeoa jaso izanagatik. "Sorpresa izan da eta poz handia hartu dut. Lehendabiziko aldia da trofeoak areto futbola saritzen duela eta oso eskertuta nago. Taldeko tekniko guztiekin partekatzen dudan saria da, ni hobea izatea posible egiten baitute, eta baita esponsorrekin ere, bereziki MRArekin, kluba egun dagoen tokian egotea ahalbideratu baitute" adierazi du entrenatzaile irurtzundarrak.