Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande eguerdian birziklatzearen azoka egin zen Mendillorrin, Iruñerriko Mankomunitateak antolatuta. Hara bildu zirenak artisauek birziklatutako objektuekin egindako lanak, haurrendako txokoak, musika, tailerrak eta bigarren eskuko gauzak saltzen zituzten erakundeak opatu zituzten. Azken gune horretan, Emausko Traperoen edota Remar bezalako erkundeen ondoan Irurtzungo Itxipuru taldea izan zen. Mendillorrin egoteko gonbitea Itxipuruk berak apirilaren 20an Irurtzunen antolatutako azokan jaso zuen. Iruñerriko Mankomunitateko kide bat Irurtzunen izan zen eta ikusitakoa gustatu eta gonbitea luzatu zien Itxipurukoei. Azoka bukatu ondoren eskaintza baloratu eta onartzea erabaki zuten taldekideek. 8 joan ziren. EderkiItxipurukoek urtaro bakoitzean antolatzen duten azokak ahalegin handia eskatzen die. Igandekoa, ordea, bestelako esperientzia izan zen, haien egiteko bakarra azken azokan soberan gelditu ziren gauzetako batzuk eramatea eta mahaietan ikusgai jartzea izan baitzen. Salgaiak eramatearekin batera, Itxipuru Taldearen berri ematen zuen informazio gunea prestatu zuten. Jende ugariren arreta erakarri zuen informazio mahaiak eta informazioan sakontzeko eskaera ugari jaso zituzten. Irurtzundarrak Mendillorrira joateko arrazoietako bat izan zen "antzeko gauzak egiten dituzten jendea ezagutzea, asko ikasten baita". Besteek Irurtzunen egiten zutenaren berri jaso eta nola baloratzen zuten ikusteak taldekideak "indarberritu" egin zituen. 2 egitasmorakoSalgai jarri zituztenen artean liburuak eta gauza txikiak ziren nagusi, arropa pixka batekin barera. Produktu garestiena 4 eurotan zegoen salgai. Salgai gehienen prezioa euro batekoa zen, edo euro baten truke bi produktu eskuratzeko aukera zegoen Itxipuruko postuan. Arroparekin, hori bai, bueltan etorri ziren, jendearen ohitura faltagatik edo. Guztira 240 euro eskuratu zituen Itxipuruk igandean. Dirua bi egitasmotara bideratuko dute: Casa Hogar (Salvador) eta Apadrinamiento Apoyo Escolar Crecer (Argentina).