Txakur kakak bere tokira

Guaixe 2009ko maiatzaren 11

Udaberri hasieran Irurtzungo Udalak txakurren kakak biltzeko 8 zaborrontzi berezi jarri zituen. Haietan animaliek kalean egindako kakak bota ditzakete txakurren jabeek. Horrekin batera, udalak haurrak ibiltzen diren herriko berdegune nagusienetan, txakurrak ez sartzeko debeku seinaleak jarri ditu. Arlo horretan zegoen gabezia bat bete nahi izan du horrela udalak. Bestalde, Irurtzungo Udalak aurtengo igerilekuetako kuotak zehatu ditu. Ordainketa helbideratuta dutenek dagoeneko erdia pagatu dute eta beste erdia garagarzaroaren 2an eginen dute. Ordainketa helbideratuta ez dutenek ekainaren 2tik aurrera ordaindu dezakete Irurtzungo edozein banketxe edo kutxetan. Ordainagiria ezinbestekoa izanen da igerilekurako sarbidea ematen duen txartela eskuratzeko. Urteko kuota ordaindu duen bazkidea:5-14 urte bitartekoak: 49,3014-18 urte bitartekoak: 59,0018 urtetik goitikoak: 79,30Sarrera arruntak:5-14 urte bitartekoak: 3,2014-65 urte bitartekoak: 5,4065 urtetik gora (Irurtzun eta Arakilen erroldatuta): 0,0065 urtetik gora (Irurtzun eta Arakilen ez erroldatuta): 2,1015 eguneko bonoak:5-14 urte bitartekoak: 21,4014-65 urte bitartekoak: 32,1065 urtetik gora (Irurtzun eta Arakilen ez erroldatuta): 15,50