Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatu ziren Irurtzun Pilota Taldeak antolatutako 17. Eskuz Binakako Irurtzun Torneoko finalak. Martxoaren bukaeratik makina bat klubetako 100 bikote baino gehiago lehiatu dira aipatu txapelketan: 20 bikote benjamin mailan, 20 bikote kimuetan, 16 haurretan, 22 kadeteetan eta 24 jubeniletan; eta larunbatean erabaki zen guztia, giro ederrean eta maila handiko lehietan. Emaitzak: Benjaminetan: Apezetxea-Salaberria (Umore Ona) 18 - Mata-Espinal (Oberena) 9Kimuetan: Beraza-Martija (Bi Aizpe) 18 - Okiñena-Mariezkurrena (Oberena) 12Haurretan: Santesteban-Alduntzin (Esteribar) 4 - Iribarren-Iturriaga (Gipuzkoa) 18Kadetetan: Idoate-Beraza (Irurtzun) 15 - Zestau-Mina (Uharte) 22Gazteetan: Ansotegi (Irurtzun) -Lukin (Aldabide) 22 - Ezkurdia (Aldabide) -Zabaleta (Irurtzun) 11Gazteen partidan denboraldian nabarmendu diren lau pilotari aritu ziren: Ansotegi, Lukin, Ezkurdia eta Zabaleta. Akaso Ansotegik eta Lukinek egin zuten hasiera bikainean erabaki zen partida, 6-1 eta 10-2ko partzialak lortu baitzituzten. Eroso aritu ziren kantxan, Ezkurdia eta Zabaleta ez bezala. Ezkurdiak ez zuen pilotarekin gozatu, eta Zabaletak zailtasunak izan zituen. Hala ere 15-11ra hurbiltzea lortu zuten, baina ordutik aurrera bata bestearen atzetik pilatu zituzten tantoak Ansotegik eta Lukinek, 22-11 irabaziz. Sari emate ekitaldian Aspeko jokalari Alberto Ongay satrustegiarra, Lacturale etxeko kudeatzaile Juan Manuel Garro, Irurtzun taldeko presidente Edu Mata eta Nafarroako Pilota Federazioko presidente Migel Angel Pozueta izan ziren.