8 bikote lehian Iratxoko Botxa Txapelketan

Guaixe 2009ko maiatzaren 22a

Gaur abiatuko da Iratxoko Botxa Txapelketa 2009. 8 biko lehiatuko dira, bi multzotan banatuta. A multzoko taldeak ondokoak dira: Tximeleta (Pakita, Alizia eta Josune); Desesperados (Juanito, Cheli eta Tere); Martin-Marisa-Jose Luis; eta Gazteria (Asier, Odei eta Gaizka). Eta B multzokoak: Lirainak (Santos, Markel eta Julen); AHT Gelditu (Maribi, Mikel eta Patxi); Kongelaos (Mari, Txisko eta Alfredo); eta Xabier-Felix-Ramon. Asteburuan hasiko da lehia, Iratxo elkarteko botxategian, ondoko partidekin: -Maiatzaren 22an, ostiralean: 20:00etan: Tximeleta - Desesperados21:00etan: Martin-Marisa-Jose Luis - GazteriaMaiatzaren 23an, larunbatean: 20:00etan: Lirainak - AHT Gelditu21:00etan: Congelados - Xabier-Felix-RamonJokoaBotxa petanka antzeko jokoa da. Petankan erabiltzen diren bolak burdinezkoak dira, eta botxazkoak, aldiz, ezpel edo arte egurrezkoak. Botxek barruan beruna dute, eta horrek, bolen ibilbidearekin jolasteko aukera ematen du. Botxan aritzeko gutxienez bi talde dira beharrezkoak, eta talde bakoitzean 3 jokalari. Parte-hartzaile bakoitzak 2 botxa dauzka, eta helburua taldearen botxa horiek botxinatik ahalik eta gertuen uztea da. Botxina burdinezko bola txikitxo bat da, botxategian kokatzen dena. Partidaren irabazlea bere botxak botxinatik gertuen uzten dituen taldea izanen da.