Udalak 2.680.125 euroko aurrekontua du

Guaixe 2009ko maiatzaren 18a

Aurreko astelehenean Irurtzungo Udalak aurtengo aurrekontua onartu zuen. Aldeko boza eman zuten NaBaik eta UPNk, ezker abertzaleko zinegotziak ez ziren bilkuran izan. Txiki Iriarte alkateak esan digunez, "jarraipeneko aurrekontuak dira. Dagoen egoera egonda ere izaera soziala duten diru-sailak mantendu ditugu". Alkateak lan-arloarekin lotura duten partidak ere nabarmendu ditu. 78.000 euro Babestutako Gizarte Enpleguko Programara bideratuko ditu Irurtzungo Udalak. Horrekin batera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez langabetuak kontratatzera bideratuko dira 54.200 euro. Inbertsioak2.680.125 euroko aurrekontutik 699.399, inbertsiotara bideratuko ditu Irurtzungo Udalak. Nabarmenena Espainiako Gobernuaren diru-laguntzarekin eginen den udal eraikin berria. Udaletxe ondoan jaso eta liburutegia hartuko duen eraikinarendako 389.374 euro bideratu dira. Uda partean, bestalde, Atakondoa ikastetxeko hobekuntza lanek jarraituko dute. Leihoak aldatzeko lanen bigarren faserako 97.000 euro bideratuko ditu udalak. Traba edo oztopo arkitektonikoak kentzeko planak ere aurten segida izanen du eta horretarako 12.000 euro izanen dira. Era berean, 10.000 euro gehiago bideratuko dira Plazaolako bidearen konponketarekin jarraitzeko. Lanen arloan, azkenik, San Martin eta Bi Aizpe kaleetako arketak konpontzera bideratutako 8.000 euroak leudeke. Haiek konpondu ondoren, Nafarroako Gobernuak kaleen zoladura berrituko du. Irurtzungo Udalak, bestalde, aurrekontu parte-hartzaileetako behar eta lanen diagnosirako 19.620 euro bideratu ditu. Liburutegiko edukiak informatizatzeko, bestalde, 17.200 euroko diru-saila izanen da. Beste diru-saila batzukAurrekontu arrunteko 0,7        13.750 euroKirola                                          33.900 euroEmakumea                                  6.000 euroIrabazi asmorik gabeko eta kultur erakundeendako laguntzak     15.300 euroGazteria                                      10.000 euroEuskara                                     18.000 euroKultura Kontseilua                   49.100 euro