Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bartzelonako Vall d´Hebronek Frontisek antolatutako lau t´erdiko Bartzelonako Irekiko finalak hartu zituen atzo. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehian, Alvaro Gomez Egoitz Amantegi hartu zuen menpean, jokoan zeuden bi jokoak irabazita. Eta final nagusian Jorge Nagore irurtzundarrak Ander Antxia zuen arerio. Antxiak primerako denboraldia darama eta nahiz eta Nagore kaiolan espezialista izan, gauzak asko zaildu zizkion Antxiak.Lehen jokoan Antxiak Nagore berdindu eta 9-10 irabazi zuen Anderrek. Bigarren jokoan Jorge izan zen jaun eta jabe, 10-5 irabaziz. Eta partida erabakitzeko hirugarren jokoa oso lehiatua izan zen, emozioa pil-pilean zegoela. Nagore aurreratu zen baina launa berdintzea lortu zuen Antxiak, eta azkeneko tanto ederra irurtzundarrak egin zuen, txalo zaparrada artean. Hortaz, Bartzelonako txapela Sakanara etorri da.