Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo denboraldia buruan, Cadizeko Virgili taldeko Jose Antonio Solano "Jesulito" jokalaria hiru urtetarako fitxatu du Irurtzungo taldeak, aurtengo denboraldian Zilarrezko Mailako Sevillako Clipeus Nazareno taldean jokatu duena, utzita. Jokalariak 19 urte dauzka, 58 kilo eta 1.58 metroko altuera eta hegaleko pibota da. MRAtik adierazi dutenez, jokalaria ezkerra da eta buruz buruko jokoan nabarmentzen da. Kreatibitate asko dauka, teknikoki ia perfektua da eta erasoan ona. Gainera, gola egiteko erraztasuna daukala eta proiekzio handiko jokalaria dela nabarmendu dute.