Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Motoclub Pistones taldeak Supermotard Vasconavarro txapelketarako baliagarria zen bigarren lasterketa antolatu zuen larunbatean Iruñeko Volkswagen Polo Navarra parkean. Eguraldi ederraren eraginez ikusle ugari bertaratu ziren supermotard lasterketetaz gozatzeko prest. SM2 mailan Juanma Olias (Aprilia) irurtzundarra izan onena. Entrenamenduetan pole position delakoa lortu zuen, eta horri esker lasterketak zituen bi mangetan lehen postutik atera zen. Hala ere, lehen mangan erorikoa izan zuen Oliasek, eta azkena gelditu zen: baina bigarren postura arte igo eta bigarrena izatea lortu zuen. Bigarren mangan ez zuen arazorik izan eta lehen postua mantendu zuen hasieratik. Azkenean, txapelduna izan zen. Bi mangak kontuan hartuta probako txapelduna izan zen Olias eta egun Nafarroako eta Vasconavarro txapelketetako liderra da irurtzundarra. Mariñelarena hirugarrena BurgosenMaiatzaren 16an Zona Norte Txapelketako bigarren lasterketa jokatu zen Burgoseko Tubilla del Lagon. Alex Mariñelarena irurtzundarrak entrenamenduetan parrillako lehen postua lortu zuen. Lehen mangan laugarrena izan zen eta bigarren mangan bigarrena. Sailkapen orokorrean hirugarrena izan zen Burgosen. Zona Norteko lehen lasterketan, Zueran, lehena izan zen irurtzundarra. Hurrengo proba ekainaren 20an eta 21ean jokatuko da Zintronikon.