Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zortzi bikote ari dira lehian Iratxo Botxa Txapelketan. Aurreko asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zen. Emaitzak: Tximeleta 4 - Martin-Marisa-Jose Luis 15Desesperados 11 - Gazteria 15Lirainak 15 - Congelados 0 AHT Gelditu 4 - Xabier-Felix-Ramon 15A multzoan Martin-Marisa-Jose Luis eta Desesperados taldeek bina puntu dituzte eta Tximeletak eta Gazteriak, aldiz, ez dute punturik bildu. B taldean bina puntu dituzte Lirainak, Xabier-Felix-Ramon, Kongelados eta AHT Gelditu taldeek. Ostiralean eta larunbatean hirugarren jardunaldiko lehiak jokatuko dira Iratxo elkarteko botxategian, eta igandean final laurdenak hasiko dira. -Ekainaren 5ean, ostiralean:20:00etan: Tximeleta - Gazteria21:00etan: Desesperados - Martin-Marisa-Jose Luis-Ekainaren 6an, larunbatean:20:00etan: Lirainak - Xabier-Felix-RamonAHT Gelditu 7 - Congelados 15 (larunbatean jokatu beharreko partida aurreratu dute)Igandean, ekainaren 7an, final laurdenak hasiko dira, 19:30etik aurrera.