Master mailako Nafarroako Itzulia Irurtzunen

Guaixe 2009ko ekainaren 5a

Master mailan dabiltzan txirrindulariek Nafarroako Master Itzulia jokatuko dute asteburuan, Dos Hermanas Txirrindularitza Taldeak antolatuta. Aipatu lasterketak hiru etapa izanen ditu, eta lehengoa Irurtzunen hasi eta despedituko da. Hain zuzen ere arratsaldeko lauretan abiatuko dira txirrindulariak Irurtzungo plazatik, gaur, ostiralean. Bihar, larunbatean, Castejonen atera eta despedituko da Nafarroako Masterren Itzuliko bigarren etapa, eta igandean Otsagin hasi eta bukatuko da hirugarren eta azken etapa.Bestalde, larunbatean junior mailako lasterketa izanen da Arren.