Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Aizpearen eta Pikuxar euskara taldearen eta Altsasuko Kima euskara taldearen ekimenez, apirilaren 23tik hasita Irakurri Gozatu Oparitu kanpainaz gozatzen ari dira altsasuarrak eta irurtzundarrak. Euskara taldeek euskal irakurzaletasuna sustatu nahi duten ekimen honen bidez. Horretarako, udal liburutegitik euskarazko liburua hartzen duenak deskontu txartela hartzen du opari. Opari hori gutxi ez, eta harago joan da Aizpea euskara taldea: Irurtzungo liburutegiko euskarazko liburuen irakurleen artean zozketa eginen dute hilabete bukaeran. Dagoeneko badugu lehen sariduna: Mikel Lasartek irabazi zuen maiatzeko saria, Kukuxumusuren motxila eta liburu bat. Irakurleek aukera berria izanen dute ekainean.