Liburua liburu truke

Guaixe 2009ko ekainaren 11

Irurtzungo Itxipuru taldeak liburuak trukatzeko azoka antolatu du. Igandeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Irurtzungo plazan. Itxipuruk trukaketa egiteko espazioa eta oinarrizko baliabideak jarriko ditu. Nahi duenaren esku egonen da espazio hori, liburuak trukatzeko.Irakurketa liburua eta irakurlearen arteko harremanean oinarritzen da, oso harreman pertsonal eta subjektiboan. Liburu batera jotzean nork bere bidaia egiten du. Baina irakurketa ariketa pertsonala izan arren, irakurzaletasuna taldean bultza daiteke. Helburu hori du Irurtzungo Itxipuru taldeak: irakurleak elkartu eta horien arteko harremana sustatu nahi du. Hitzaren bidez liburuei bizia emanen diete eta, nahi duenak, liburuak trukatzeko aukera izanen du. Haur nahiz heldu, irakurketara zaletutako guztiak gonbidatu dituzte azokara.