Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berri agentziek zabaldu dutenez, hilaren aurreneko egunean Guardia Zibilak 32 urteko gizon irurtzundarra atxilotu zuten. Iturri beren arabera, bezperan emakume batek Guardia Zibilaren kuartelean senarrak emandako tratu txarrak salatu zituen. Aurretik ere mehatxuak jaso omen zituen emakumeak. Salaketaren berri jaso ondoren gau hartan bertan Guardia Zibilak gizona atxilotu zuen. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 orduetan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.