Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, drogen kontsumo arduratsuari buruzko tailerra izanen da Larrazpi gazte elkartean. Hegoak elkarteko kideek emanen dituzte gazteei zuzendutako saio horiek. Hurrengo bi ostegunetan izanen dira, hilaren 18an eta 25ean, 19:00etatik 21:00etara. Aurreneko saioan hizketa gaiak hauek izanen dira, besteak beste: drogen sailkapena; drogen kontsumoaren egoera denboran zehar; erabilera, abusua eta mendekotasuna; drogekin ditugun erlazio ezberdinak nola azaltzen ditugun eta droga batekin harremana izanez gero pertsonan, inguruan eta substantziak dituen eraginak. Bigarren saioan, berriz, landuko diren gaiak dira: kontsumoaren aurrean erabakitzea; abstinentzia: arrazoiak norbaitek ezetz esateko (talde presioa, norberaren konbikzioa) eta arriskuak murrizteko jarraibideak. Maiatza akaberan Uharte Arakilen antzeko tailerra egin zen eta antolatzaileek esan digutenez "oso emaitza positiboa" izan zuen. Jakinarazi digutenez, "hamaika lagun bildu ziren eta oso gustura aritu ziren tailerrean, balorazioak oso baikorrak izan ziren".