Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan erabakiko da Iratxoko Botxa Txapelketa. 8 bikote aritu dira lehian maiatzean hasi eta asteburuan despedituko den txapelketan. Iratxo elkarteko botxategiak final laurdenak hartuko ditu ostiralean, aurre finalak larunbatean, eta finalak igandean. Ekainaren 12an, ostiralean, final laurdenakMartin-Marisa-Jose Luis - AHT Gelditu Gazteria 20 - Xabier-Felix-Ramon 6 (aurretik jokatutakoa)20:00etan: Lirainak - - Tximeleta21:00etan: Kongelados - DesesperadosEkainaren 13an, larunbatean, aurre finalak19:30ean: Gazteria - Lehen partidaren irabazlea21:00etan: 3. Partidaren irabazlea - 4. Partidaren irabazlea. Ekainaren 14an Iratxoko Botxa Txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta final handia jokatuko dira, 19:30etik aurrera. Ondoren sari banaketa eginen da.