Irurtzungo gazteak pantaila handian

Guaixe 2009ko ekainaren 17a

Mustutze arrakastatsua izan zuen 12-16 urteko gazteen film laburrakIgandea egun handia izan zen Arakilgo 12-16 urteko neska talde batendako, Desaparicion(es) en la Pensión Tralará film laburraren mustutze eguna baitzen. Emanaldi bikoitza izan zuten Irurtzungo kultur etxean eta, batean nahiz bestean, arrakasta itzela lortu zuten antzezle gazteek. Pozaren pozez atera ziren aretotik herritar guztiak, eta are gehiago filmeko protagonistak. Ez zen gutxiagorako; izan ere, lehen aldiz pantaila handian ikusi zituzten haien buruak.Emanaldien aurretik filma sortzeko emandako pausuak azaldu zituzten Erkuden de Andresek, Urko Mauduitek eta Josebak. Ondotik, 12-16 urteko hogei neskek bereganatu zuten protagonismoa. Filma mustu eta gero, banan-banan, agertokira igo ziren antzezle gazteak eta filmaren CD bana jaso zuten. Haien esperientzia kontatu eta herritarren zalantza guztiak argitu zituzten. Antolatzaileek (Irurtzungo Aisialdi taldeak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek) antzezleak saritu bazituzten, azken horiek antzerki irakasle eta filmaren gidoilari eta zuzendari Erkuden de Andresi eman zioten oparia: argazkiz beteriko egunkaria eman zioten. Toma faltsuen emanaldiarekin itxi zuten saioa.