Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunen asteartea dute azoka eguna, baina igandean ere, azoka itxura hartu zuen herriko plazak. Azoka berezia zen, hala ere: liburuak baino ez ziren ageri postuetan, eta dirua ez zen eskutik eskura pasa. Irurtzungo Itxipuru taldeak antolatutako liburu truke azoka zen. Goiz osoan zehar 50 bat lagun pasa ziren azoka inprobisatutik. Liburu zaharrak trukatzea nahi zutenendako espazioa sortzea zen ekimenaren helburua, baita lortu ere. Antolatzaileak eta bertaratu zirenak gustura ibili ziren eta egitasmoa errepikatzeko gogoekin geratu ziren.